XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez: Iainko-seme: Iainkoaren seme; iai-iantzia: iai-eta-ra-ko iantzia.

21.- Makoak: Bear bearreko ez diran itz edo esaera aipatu nai denean ipinten dira. Adibidez: Eta Kepa'k (adiskide baitzun) onela erantzun zion. Beste ontara ere bai: Eta Kepa'k, adiskide baitzun onela erantzun zion.

22.- Kakotx bikuna: Norbaiten itzak aipatzean erabilten da. Adibidez: Iesukristok au esan zun: zin ziñez esan: aberatsa nekez sartuko da zeru-errian.

23.- Koloka-tiniak: Esaera edo bururakizun bat bukatu gabe uzten danean ipiñi oi da. Adibidez: Urrena gertatu zana... biar esango dizut.

24.- Ele-kakotxa: 1) Giza-izenetan naiz Uri-izenetan itza garbi bereizteko erabili oi dugu. Adibidez: Txurtxil'ek, Truman'i, Elisabet'ekin, Erroma'tik, Paris'a. 2) Azken-elatz lagungabe bat kendu dugula adierazteko. Elatz ori urrengo itzari lotu oi diogu. Adibidez: lau t'erdi.

ITZAK KIDEKA

25.- Itzetan ba-dagoz elkarren kide diranak, zertanbait elkarren antza dutenak. Adibidez: gizon, zaldi, aritz, arri. Itz aueri izan-izen edo batik bat izen deritzegu. Berez dagoken edo berez dirauken zerbait dute.

26.- Izan-izen aueri lagun bat emandezaiekegu, izen oieri dagokien doairen bat adierazteko. Adibidez: on, aundi, bizkor. Olakoeri izen-lagun deritzegu.

27.- Izan-izenen ordez beste itz batzuk erabili detzakegu. Adibidez: Kepa ta Ion eizean zebiltzala, onek ari au esan zion; Onelako itzeri izenorde esaten diegu.

28.- Ez da esaerarik aditz gaberik; naiz agerian, naiz izkutuan, esaera guziek aditza nai dute. Aditzak gertakari bat adierazten du. Adibidez: ba-naiz, ba-dut, ba-doa, ba-dakarzu.

29.- Gertakarien zer-nola'ren bat adierazteko, aditzeri lagun bat eman dezaiekegu. Adibidez: pozik nago, geldiro dakarzu, arinka doa. Pozik, geldiro, arinka ta kidekoeri aditz-lagun deritzegu.

30.- Itzak, eta batez ere esaerak elkarren artean lotzen ditugu; lotzeko itz orri lokarri itz deritzogu. Adibidez: Kepa ta Ion eizean ibili ziran, baiñan eizerik gabe etorri. Ta, baiñan eta olakoeri lokarri-itz deritzegu.

31.- Lokarri-itzeri ta asperen-itzeri ezik, beste guzieri aldazka edo altxuma ezarri dezaiekegu, naiz aintzinean, naiz gibelean. Aditzari bai ta erdian edo tartean ere. Adibidez: gizon-a, aundi-ago, ni-gaz, zure-kin; du-t, d-it-ut, dau-z-kat; ber-piztu, bir-biztu.

32.- Beraz, euskalitzak, antzekoak elkarrekin dirala, zortzi sail auetan ipiñi detzakegu: 1) Izan-izen edo izena 2) Izen-laguna 3) Izen-ordea 4) Aditza 5) Aditz-laguna 6) Lokarri-itza 7) Asperen-itza 8) aintzin-aldaska, gibel-aldaska, barne aldaska.

Oarkizun. - Beste bat asmatzen dutenak ba-dira: aditz-izena, erderaz participio; baiñan aditzan ederki sartzen da, aren izen bezala: izan, eduki, egon, ikusi, eman, artu. Izen auen aldaska (altxuma, urtume) etatik sortzen dira participio, gerundio, supino ta gaiñerako.